Okupazio Bulegoa | Bilboko Irria | Konpartsakide Eguna | Autogestioa ta Autodefentsa |
Uda hasia da iada, eta modu adostuan balitz bezala, kolektibo askok gure dinamikak lasaituko ditugu eta oporraldiari helduko diogu kurtsoko antsietateari irtenbidea emateko, kurtso berria ezer gertatu ez balitz bezala berrasteko. Une batez, aske garela amestuko dugu, gure bizitzaren prekarietatea armairuaren sakonean alboratuko dugu eta droga baten modura, plazerra hutsean murgilduko gara. Drogarekin gertatzen den bezala biharamunean errealitate gordinarekin esnatuko gara. Irailean Prekarietate emozional eta materiala bere kabuz aterako da armairutik, eraberritua bera ere, udan zehar indarberritu baita. Oporraldirik ez duten bizitzetan elikatu baita.
Oporrik ez dute hartzen ez langile prekarioek, ez kapitalismoak. Atsedena agian, soldatarik ez dagoen arren. Etxegabetzeek ere ez dute urtaroetaz ulertzen eta udan etxea bilatzea zoramena bilakatzen da, turismoagatik igotzen baitira prezioak. Zentsu horretan Okupazio bulegoak bere ateak irailaren hasiera arte itxi dituen arren adi izango dira beti posta elektroniko bidezko galderei, okupaziobulegoa@gmail.com helbidean.
Uda Jai Herrikoien eremu bilakatzen da urtero. Jai herrikoiak komunitatearen desiren eta gorrotoen topagune moduan sortzen saiatzen gara Konpartsatik, baina Aurten Aste Nagusirik ez da izango. Konpartsok ez ditugu klasikoak diren Txosna erraldoiak eraikiko. Ez gara 20 orduko jardunaldietan murgilduko. Marijaia ez da etorriko. Hala ere, ezin dugu ulertu bizitzaren aldeko borroka egitea eta elkarzaintzan oinarritutako topaguneak ez sortzea. Horregatik, Abuztuaren 25etik 29ra, Bilboko Irria Kulturaldia sortu dugu konpartsok. Kontzertuak, antzerkiak, azokak, hitzaldiak, gazteentzako txokoak, kirolak eta abar antolatzen gabiltza egun horietarako. Adi egon egitarauari, eta parte hartzeko bide ezberdinei!
Gainera, urtero bezala, Aste Nagusia baino 40 egun lehenago egiten den Konpartsakide Eguna ere ospatuko dugu formatu berezian. Uztailaren 17rako umeentzako txokoa, piper berde dastaketa, eta Jai Herrikoien aldeko Mani Girotua antolatu dugu, 12:30etan Arriagatik. Han izango gara Udalanburutarrak. Eta arratsaldean, Balkoitik balkoira ekimena!
Bukatzeko, “Autogestioa-Autodefentsa” lelopean kolektibo eta eragile ezberdinok hainbat ekimen antolatzen gabiltza Bilboko eremu metropolitanoan. Adi seinareliari!

