Udako Plana- Hiria Irauli

MUNDIALITO ANTIARRAZISTA | KOPETARAINO | AUTODEFENTSAZ BIZI-JIRA

Uda da Bilbon.

Bilbo eta udaren arteko harremanaz pentsatzen dugunean, berehala sortzen zaizkigu buruan Aste Nagusiko oroitzapenak. Egia da dominazio kapitalistak, heteropatriarkalak eta arrazistak jaiok zeharkatzen dituela, baina era berean, ez dugu ahaztu behar Herri Mugimenduen borroka politikoa eta sinbolikoa antolatzeko eremua izan direla beti ere.

Jakina denez, aurten ez da Bilboko Aste Nagusia ospatu eta, horrekin batera, azken urteotan lantzen ari diren okupazio, autogestio eta autoantolaketako diskurtsoak eta praktikak gizarteratzeko funtsezko testuingurua galtzen dela esan liteke. Pandemiaren kontura, Udala era guztietako oztopoak jartzen ari da uda honetan gure buruak antolatu eta kaleak hartzea ekiditeko asmoz, irizpide desberdinak erabilita, neurtzeko berga bikoitzarekin eta bere hipokresia ezagunarekin osasun-segurtasuneko irizpideak ustezko arrazoi bezala erabiliz. Beste aitzakia bat
klaseko erakunde autonomo ororen aurkako burgesen erasoan.

Zapalduen borrokan, okupazioa eta autogestioa dira gure autodefentsa politikorako modurik indartsuenetako batzuk, gure fronte kulturalak ere sortuz, formazio iraultzailea ez dadin gelditu.

Helburu horrekin, Bilbon okupazioa eta autogestioa jorratzen ditugun hainbat kolektibotako kideak elkartu gara uda honetan gure irakurketa eta praktika politikoak ikusaraziko dituzten hainbat ekitaldi antolatzeko; borroken zeharkakotasun izaeratik, autogestioaren zabaltasunetik eta elkarri laguntzeko loturak sortzeko eta indartzeko beharretik pentsatutako ekitaldiak.

Beraz, datozen asteotan egingo ditugun hiru ekimen hauetara etorri eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Irailak 4 larunbatean, Bilboko 5. Mundialito Mixto Antiarrazistan parte hartuko dugu, futbol eta 3×3 saskibaloi jardunaldia izango dena, Deustuko Erriberan. Hurrengo egunean, irailak 5, Autodefentsaren Bizi-Jjira egingo dugu, Bilboko gatazka desberdinen oraina eta etorkizuna bizikleta paseo baten birartez ezagutzeko asmoz. Irailaren 11rako, Kopetaraino Topaketa Kulturala antolatu dugu, eragile desberdinen materialen azoka batekin hasi eta disziplina desberdinetako emanaldiak bilduko dituen egun osoko egitarau eder batekin osatuko dena.

Uda honetan, bete ditzagun kaleak autogestioaren eta okupazioaren aldeko aldarrikapenekin!