PUXKA GUNE ASKEA | KORRIKA | TXARRASKAKO LIBURU AZOKA | BILBOKO GAZTETXEAK 40 URTE
Sorionekuak gu eta Errekaldetar guztiak! Badira hilabete pare bat gune autokudeatu berria apaintzen eta abiarazten dabiltzala auzokideak: Puxka Gune Askea. Bidea sendotzeko, auzolanak deitu dituzte aste honetarako:
OSTEGUNA 19 ETA LARUNBATA 21 💥
10-etatik aurrera eta arratsaldean zehar
Gogoratu lanerako arropa eta musukoa! 🤭
EGIN DEZAGUN PUXKA GUZTION ESPAZIOA
Korrikak Bilbon izango dut bere amaiera saioa, eta Bilboko okupazioaren aldeko eragileak hortxe izango gara. Besteren artean, Kranba! konpartsak, AZETek eta Okupazio Bulegoak kma partekatuko dugumartxoaren 29an goizean, alde zaharreko jardines kaletik. Zatozte!!!
Asteburu berean, Txarraskako liburutegiak liburu azoka antolatuko du gaztetxean bertan, argitaletxe, distri eta fanzinegile desberdinen partehartzearekin. Ez dira liburu aurzpeneak, hitzaldia eta musikita faltako!
Newsletter honi amaiera emateko, Bilboko gaztetxearen okupazioaren 40. urteurrena ospatzeko asmoarekin, hainbat okupa-talde batu ditu Etxebarrieta Memoria Elkarteak, 40 urte hauetan Bilbon eman diren okupazio esperientzia desberdinei omenaldia egiteko. Gorde data okupa ziztrinok: maiatzaren 8a, ostirala izango da eguna.



