KONPARTSAK | UDAL-ANBURUTARRAK | KARMELAK 5 | #OKUPAZIOABABESTU
20. berri-atal honetan, eguneratze garrantzitsuak dakarzkigu. Uda hastear dago ta hauxe izan ohi da konpartsaren ekite epea: jai herrikoiak, kaleen berreskuratzea…
Nonbaitetik hastearren, konpartsen eguneratzeari helduko diogu, urtarriletik baitabil Konpartsen Federakundea barne-hausnarketa prozesu luzean. Maiatzaren azken egunetan bukatu genuen eta datozen urteetarako erronkak definitu ditugu, barne zein kanpora begira. Berri gehiago laster, Areatzaz birjabetzeko kanpaina hasi dugu!
Gure partetik, badakizue formakuntza desberdinak burutu ditugula barne mailan (asanbladagintza, arrazakeriak, iruditegi kolonialista…) 2019ko erradiografiaren ondorio. Saio horien fruitu da Konpartsaren izen aldaketa, zeina ekainaren 13an erabakiko duguna, Asanblada Orokor Familiar baten. Komantxetar-ohi eta Udal-anburutarron artean jarriko diogu izen berria biharko beharrezkoa ikusten dugun proiektu honi.

Udal-Anburutarron asteburuko plana:
E11// Asanblada arrunta Karmelan, 19:00
E12// Txosnaganera igoera eta AZET-en urteurrena.
E13// Asanblada Orokorra Astika Herrian: izen aukeraketa, eta #UdakoPlana.
Erosotasunak krakatzera gatoz!
Jai-Urte arrotza izan dugu, jairik gabekoa, elkarguneak debekatuak, elkartzea zigortua.. eta gure bizirautean gako izan da Karmela Santutxuko proiektua. Neurri egokiak hartuta elkartzeko baliabideak eskaini dizkigute. Guri ta ehunaka kolektibori, hilabeteotan. Gune autokudeatu zabalak, anitzak, eta elkarzaintzan oinarrituak beharrezkoak direla argi geratu da. Horregatik, gure zorionik beroena helarazi nahi diegu espazio horretako kide guztiei, 5. urteurren arraro honetan. Lo petáis peña.
Eta ildo berean, gure ekarpen xumea egin dugu urteurreneko egitarauari: Azoka Herrikoia antolatu dugu ekainaren 5eko goizean, non lagun, kolektibo, eta artista ugari bisitatuko gaituzte. Plazerra benetan Gilkiltzaro, Sugoi, Puski ta Txurruski, Deiedrarekin eta beste ikustezinekin kartela partekatzea.


Gogoratu, bazkarira geratu nahi izatekotan, karmela@karmela.eus-era idatzi erretserbatzeko, aforoa mugatua izango baita.
Azkenik, ekainaren 8rako asanblada irekia deitua dago Karmelan, 17:30etan. Asmoa: Okupazioa eta Autogestioa aldarrikatzeko UdakoPlana sortzea. Ideiak ongietorriak! #OkupazioaBabestu
Adi seinaleari!
