
Kranba! konpartsan asanblearioak gara. Gure helburuak eta metodoak asanbladan adosten ditugu. Jai-urte hasieran (urria-azaroa) batzen gara asteburu-pasan eta urteko ekimen eta proiektuak eztabaidatzen ditugu, hala nola lantaldeen lana zehaztu. Urtean zehar beste hiruzpalau asanblada orokor egiten ditugu hurrengo kedadak aurreratzeko.
Talde motorra hilean behin biltzen da Santutxuko Karmelan Bilboko Konpartsetako gaiak jorratzeko eta hurrengo lanak aurreratzeko eta kordinatzeko.
Lana banatzeko eta geldirik ez egoteko, lantaldeetan banatzen gara, hauek dira: Azpiegitura, Diruzaintza, Programazioa, Sukaldea, Diseinua, Harremanak eta Komunikazioa. Lantaldeetan parte hartzea ezin bestekoa da lanaren banaketa justua izan dadin eta gutxi batzuk dena eman ez dezaten.
Lan talde hauetaz aparte, talde bereziak sortzen ditugu bestelako lanak burutzeko, hala nola, sexismoaren inguruan hausnarketak egiteko, edo arrazakerien inguruan, edo barne diagnostikoak egiteko.
