Kranba! konpartsa ez litzateke berdina izango Irola Irratia gabe. Komunikazioaz hitzegiten dugunean, ezin ezkutatu gure iruditegitik 107.5fmeko kideen lana. Irratia, ZukZeukEgizu, Irala auzoa, autogestioa. DDT-arekin batera, Bilboko proiektu autokudeatu eskarmentatuenetakoa!

Irratiko lagunek, estudioaz gain, kaleko irrati saio bereziak egiten dituzte maiz, eta era berean mahainguru edo hitzaldiak grabatzen dituzte. Hona hemen, azken urteetan izan ditugun kolaborazioetako batzuk:
2021ari gogor egingo diogu koska konpartsakideok. Erronka ezberdinak ditugu konpartsa bezala eta Okupazio Mugimenduko tresna bezala. Adi ekimenei!.
#OkupazioaBabestu lelopeko ekimenaren harira, Okupazioaren kriminalizazioa helburua duen kanpaina mediatikoa salatu genuen 2020ko azaroan.
2020ko otsailean, pandemiak bere hastapenak egiten zituela, eta oraindik etxeetan konfinaturik ez geundela, Etxebizitzaren autodefentsaz solastu ginen Bartzelonako Sindikatuetako lagunekin.
MTV, Sorkuntza Autogestionatua, Gaztetxeen rola, Ikuskizunkeria eta Kultura Herrikoia izan genituen hizpide 2019ko apirila horretan Etxarri II gaztetxean.
