Erradiografia

Autoebaluaketa. Diagnosia. Atzera begira jarri. Edo aitzinera? Dena den, non gauden ta nora joan nahi dugun. Norekin, Noren artean eta Nola!

2019ko jaiurtean, gure konpartsak, barne diagnosi bat abiarazi zuen, proiektuaren helburuak, motibazioak eta gogoak aztertzeko.

Hona hemen, horren ondorioak fanzine baten bilduta:

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta espero dugu lan honek zuen kolektiboentzat ere balio izatea.


Izan ere, Konpartsa sortu zenean, Bilboko Okupazio Mugimenduak, helburu, egitura eta diskurtso zehatz batzuk zituen. Testuingurua aldatuz joan den heinean, hiriaren turistifikazio prozesu konplexuarekin, hainbat gaztetxeren desalojoarekin (Kukutza, Iralako gazte lokala, Olabeaga, Izarbeltz), herri mugimenduaren ahultzearekin, belaunaldien arteko komunikazio eskasagatik, Konpartsaren eta Okupazio-Autogestio Mugimenduaren arteko harremana ere ahuldu egin da, Mugimendu horren islada Bilboko Jai Esparru Herrikoietan gero eta murriztuagoa izanik.

Kranba! konpartsak (lehen Komantxe) bere partetik, hamaika urte hauetan ondoan izan diren kide guztien laguntzari esker, (mila mila esker Hego Uribeko, Uribe kostako, Ezkerraldeko, Enkarterrietako, Arrasate eta haratagoko lagunak, zuek gabe ezinezkoa litzateke eta) Okupazio eta Autogestio Mugimenduari bozgorailu, baliabide, topagune eta izaera ematen saiatu da, horren eredu izanik adibidez, hainbat gune autokudeatuei erraztutako baliabideak, Aste Nagusian burutzen diren ekimen eta harremanak edo Okupazio Bulegoarekin lotura estua.

Honegatik guztiagatik, hurrengo udaburua baino lehen, (2019ko ekainaren 20a) hainbat gaztetxe, okupen asanblada eta proiektu autonomorekin jarriko gara kontaktuan gure diagnosi honetan parte hartzeko borondaterik ote daukazuen jakiteko eta bide batez, galdetegia helarazteko.

Azkenik, aurtengo Aste Nagusirako proposamenik baldin badaukazue, badakizue non gauden.

Egurre lagunak! Gora Kranba! Gora Okupazioa eta Gora autogestioa!