Izaera

Kranba!k izaera autonomoa duen konpartsa da. Inongo sindikatu edo alderdirekin lotura organikorik ez duena. Erabaki politiko guztiak asanbladan hartzen dira eta proiektu autogestionatuekin baliabideak sortzea eta saretzea da asmoa.

Idei politiko ezberdinak ditugun kideak gara eta iraultza egiteko bide ezberdinak babesten ditugu, beti horizontaltasunean eta elkartasunean.

Kranba!n Ez ditugu jarrera sexistarik, faxistarik, arrazistarik eta kapitalistarik onartzen, eta horretarako barne formakuntzak egiten saiatzen gara, gure ikasitako zitalkeri guztia krisian jartzeko.

Utzi kanpoan zure sexismoa eta arrazakeria

Gainera, gustoko dugu zirikatzaileak izatea, eta edozein motako autoritarismoak gorroto ditugu, horrek gatazkak sortzea esan nahi badu ere.