Aste Nagusia hurbil daukagu eta udako plangintza osatzen ari gara. Gure posta zerrendan ez bazaude(te) eta gure konpartsarekin bat egin nahi baduzu(e), hona hemen gure hurrengo hitzorduak:
Uztailak 4, Errekaldeko Gaztetxe egunean izango gara batzuk, okupazioaren aldeko elkarretaratzea deitu baitute Etxarriko kideek. Bera, ekarri zuen ikurrak eta lelo irudimentsuak!!!
Uztailaren 8an, ohiko asanblada izango dugu 7 katu gaztetxean 19.15ean.
Uztailaren 12an, txosnako apainketarako panelak eramango ditugu Karmelara, hurrengo astean marrazkia proiektatzen hasteko (ordutegia zehazteko dago, baina emailera edo gutako norbaiti galdetuz, gustora erantzungo dizuegu)
Eta Aste nagusiko azken lasterketa topera hasteko, uztailaren 20an, Konpartsakide eguna daukagu Bilboko Areatzan, beste konpartsa guztiegkin batera. beraz, aukera ona gurekin bazkaldu eta giro alaian ezagutzeko.
GOAZEN OKUPA MARIJAIAZALEOK!

