Azkenekoak 4

Konpartsakide eguna | Eztena | Hendaia | Kinpuletxe |Ohiu-k

Uztailaren 20an burutuko dugu Bilboko Konpartsok Aste Nagusi aurreko jai -eguna: Konpartsakide eguna. Txosnen dekorazioan burubelarri sartuta eta egitarauak osatuta, eguna elkarrekin pasatuko dugu, pintxo, bazkari, tailer, eta erromeria artean. animatu parte hartzera eta konpartsakidetzera!!!

Bestalde, asteburu honetan Gernikako Eztena Bloke Laranjak eraso larria jaso du “DESOKUPA” enpresaren bitartez, eraikina indarrez eskuratu nahian. Epaiketa hasi berri den astean, eraikinaren jabeek guztiz legez kanpo dauden teknikak erabili nahi izan dituzte euren espekulaziorako jabegoa berreskuratzeko asmoz. Gure partetik, besarkadarik beroena Eztenako kide erasotuei eta animo guztiak han bizi diren lagunei ere, ondoan gaituzue!

Gorlizen ere, Kinpuletxe etxe okupatuak 16an izango du epaiketa Getxoko epaitegietan, horretarako elkarretaratzea deitu dute herriko lagunek.

Bestalde, Hendaian gaztetxea okupatu dute. Info gehiagoren zain gaude.

Bukatzeko, ostiral honetan Ohiu-k fabrika transfeministak, bere 4. urteurrena ospatuko du. Aupa zuek!