Gogo eta indar berriekin datoz udalanburutarrak
Aste Nagusi intentsu eta zoro baten ondoren, gure gorputzak eta buruak zaintzen ibili gara hilabetez. Gelditu gabe ere, eginbeharrak eta harremanak zaindu behar baitira, baina suabe. Pasadan azaroaren 5-6an, gure konpartsak bere asanblada orokorra burutu zuen Sastraka gaztetxean 22-23 jai-urteari begira ditugun erronkak eta asmoak antolatzeko. Eskerrik asko lagunak! Zenbat aukera dituen espazio horrek eta zenbat amets pizten dituen gutako hain gazte ez diren gorputz batzuetan.
Balorazio ezberdinen artean, hurrengoak izan ziren gure gaiak:
- AN22 balorazioa.
- #LaTeteraLibre kolektiboarekin harremana txosnako sukaldean.
- Inguruan ditugun espazio eta kolektiboekin harremanak (Karmela, Astika, Fabrikk, OkupazioBulegoa, Etxebizitza Sindikatuak, Irola Irratia, DDT eta abar.)
- Arauhausteak23
- Bilboko Konpartsen federazioarekiko konpromisoak eta asmoak.
- AN23
- Antolakuntza
Gogo berrituz bukatu genuen gure batzarra, eta azken urteetako barne-eraldaketa, hausnarketa eta berrikuntza guztiak eta gero, topera bizitzea hautatu, eta inoiz baino gehiago, gure jardun politiko eta festiboaz gozatzeko prest gaude.
Adi egon beraz, eta gurekin bat egin nahi izatekotan, lehenik eta behin, utzi zuen lotsak etxean eta lasaitu zuen ipurtzuloak, bigarrenik jarri gurekin kontaktuan emailez (kranbakonpartsa@gmail.com) edo telegramez (@KRANBA), eta azkenik lotu gurekin gure hileroko asanbladan Karmelan (lubakiagenda.net)
Laster arte!!!
Ta nola ez, LANDER KALEAN NAHI DUGU! MUXU ETA BESARKADA BEROA BERARENTZAT.
