Azkenekoak 24

Aste Nagusia | Hiria Irauli | Durangaldeko Okupazio Bulegoa

Ala, ala, ala! Entzun al zenuten, Aburtok pasa den astean bota zuena? (klik entzuteko) Ai ama! Aste Nagusia betiko moduan izango dugula esan omen du (erlatibozko esaldiak jateaz aparte), zart! hotzean, xamurtasunik gabe, paseotxo bat elkarrekin eman gabe ere, lotsagabe halakoa.

Aurten Nagusia egingo dugularen apostua egin dugu ere Bilboko Konpartsok. Eta azken urteetako inertzietaz ihesi nahian, Nagusirik gabeko Aste Nagusia egin nahi dugu guk, Udalanburutarrok, Kranba! Konpartsan. Horretarako, apirilaren 7rako asanblada irekia deitu dugu, Karmelan, arratsaldeko 19:00etarako.

Marijaia Bilbora jeitsi bitartean, autogestiozaleok eta elkartopatze lekuak sortzea maite dugunok, zorionekoak gara, laster hasiko baita “Hiria Irauli- Auzoa Indartu” ekimen saretua. 2020eko martxoan, Maravillasen aldeko ekimen horretan murgildu ginen espazio-talde batzuk, eta horren ondorioz harremantzeko sare moduko bat sortu da. Martxoaren 26an Errondokon hasita eta ekainaren 18an Sastrakan amaituta, gai ezberdinak jorratuko dituzten (musika ta dantza, kalearen hartzea, gauaren zirkuito komertziala, osasun mentala eta arrazakeria) elkar topatze saioak egingo ditugu. Egon adi informazio berriei!

Martxoaren 26an ere, Okupazioaren Aldeko eguna ospatuko dute Durangon:

12:30 Kontzentrazioa Andra Marin “GAZTETXEAK – OKUPAZIOA AURRERA!” lelopean. Ondoren kalejira Sorginolararte.
14:00 Jatekoa + musika
18:00 kontzertuak + pintxada
Irabaziak, sortze prozesuan dagoen Durangaldeko Okupazio Bulegoarentzat izango dira.

Hauxe da dena oraingoz, ea bitakora hauen erritmoa berrartzen dugun!