DESALOJOAK | OTSOEN GAUA | BILBOKO GAZTETXEAK 40 URTE | ASANBLADA OROKORRA
Okupazio mugimenduko kideok poza ta itxaropena pizten badakigu soberan, nahiz eta testuingurua beti kontrakoa agintzen saiatzen den: konspiratzen irrika sortzen zaigu, gune berriak irekitzen ingurukoekin motibazioa partekatzen dugu, eta gure auzoetako irudimen politikoa berpiztu egiten da.
Horrela izan da azken hilabetean, Errekaldeko Puxka Gune Askearekin eta auzo berako zein Galdakaoko gaztetxe saiakerekin. ALDERDIAren morroiek emozioa subituki moztu diguten arren, beharrak eta desirak ez dira porrekin desagertzen, baizik eta hedatzen, inoiz baino errealagoak.
Argi dago Bizkaiko burkideek ez dutela nahi gaztetxe berririk sortzea ibaiertzeko jolastokian. Testuinguru globalaren ezegonkortasunean, dirutza inbertitzeko asmoak zeuden Bilboko hegoaldeko eta hainbat hedagune espekulatiboen lurraldeetan. Gaurdanik, Ametzolak irudikatzen duen hiri eredua hedatzen jarraitzeko zain daude Errekaldeko mugan dauden eraikin industrialak. Hurrengo pelotazoa? Gatazkarako gunea.
Gure besarkadarik beroena sua piztuta mantentzen duten kideei.
Sua piztuta mantentzeko eta larrritasunak arintzeko, Kranbakide berriek antolatuta ospatuko dugu apirilaren 25ean OTSOEN GAUA, Astika Herrian. Giro jatorra, lagunartekoa, konplizitatea sustatzekoa. Kanpoan geratuko dira animo txarrak eta interesatu hutsalak. Jai honetara gatozenak gogoak eta gorputzak amankomunean jartzera gatoz.
Bilboko gaztetxearen okupazioaren 40. urteurrena ospatuko dugula badakizue askok, horretarako lotu gaitu Etxebarrieta Memoria Elkarteak, 40 urte hauetan Bilbon eman diren okupazio esperientzia desberdinei omenaldia egiteko. Maiatzaren 8an, Bilbon!
Gure partetik, esatea maiatzaren 10ean, igandea, goizeko 10etan, Konpartsaren Asanblada Orokorra burutuko dugula Karmelan, 2026ko Aste Nagusiari begira, diseinua eta antolakuntza erabakitzeko.


