Aste Nagusiaren atarian

Abuztuak 5, konpartsen egitaraua igarriko dugu

Zuetako asko gure egitarauaz galdezka zabiltzate, zuen musika banda gogoenetakoen sare sozialak stalkeatzen, ea datarik filtratu ote den. Ba bandaren batek ziur aski argitaratuko zuen bai, baina konpartsen egitarau osoaren detaileak, abuztuaren 5ean emango dira, Arenalean.
Guk adibidez, igandeko gau elektronikoaren izenak emango ditugu; astearteko rock gauaren kitarrak eta ahotsak zeintzuk izango diren; gauero dantzaldiak nork dinamizatuko dituen; azken larunbateko erritmoak noren esku; bertso-saioaren mihi-zorrotzak norenak izango diren…

Momentuz, esan dezakegun gauza bakarra da, igandetik igandera, urtero bezala gure txosnaren aurrean Herri Azoka antolatu dugula eta zure kolektiboak izena emateko epea badagoela oraindik programazio lantaldera mezua bidaliz gero.

:)