ETXE-KALERATZEAK | EUTSI SASTRAKA | EZKERRALDEAKO OKUPAZIO JARDUNALDIAK | KARMELAKO X. URTEURRENA | KORRIKA |
*Editatua 2/26 (Okupazio jardunaldien egitaraua gehitu dugu)
Arauhausteetan burubelarri sartuta ibili gara konpartsakideok. Azken hilabeteetako frustrazio eta amorruei behin behineko ihesbidea eman diegu, eta modu katartikoan udaberrirako prestatu ditugu gure gorputzak eta gogoak. Guztia horrela, hemen doakizkizue okupazio mugimenduaren deialdi eta ekimenak.
Lehenik eta behin, udal-etxebizitzak erakundearen rol rentista seinalatu nahi dugu. Bere funtzioa baliabide gutxikoen etxebizitza duinaren eskubidea bermatzea dela dakigu guztiok, baina haiek aldiz, euren erantzunkizuna ez dituzte betetzen eta etxeen egoera kaxkarren aurrean, beste alde abtera begiratzen dute, haietan bizi direnen zaurgarritasuna handituz. Oskarren kasuan, denbora luzez oinarrizko konponketak eskatzeari erantzunik ez jasotzearen aurrean, ez ordaintzea erabaki zuen, presio gisa, orain arte hilabetero ordaindu duen arren, eta udal-etxebizitzen kudeatzaileak kaleratu zuen atzo. AZET etxebizitza sindikatuak eta auzokideak kaleratzea ekiditzen saiatu ziren arren, poliziak desalojoa burutu zuen. Aupa Oskar!!!
Okupazio Jardunaldiak antolatu dituzte Portugaleteko Sastraka gaztetxean La Kelo Gaztetxearekin batera, Martxoak 13-14-15ean.
Hainbat aktibitateren artean, pare bat nabarmendu nahiko genituzke, antolatzen laguntzen ari garelako: larunbatean goizean, orain dela urte terdi argitaratutako okupazioaren aldeko argumentarioarekin tailerra izango dugu, egunerokotasunean ematen diren intoxikazioei aurre egin eta okupen irudi publikoa sendotzeko. Arratsaldean berriz, okupazioaren inguruko egoera juridikoaz arituko gara, legearen mugak, zaurgarritasunak eta eskubideetaz arituko gara.
Jardunaldi ederrak jendearekin topatzeko, sareak sendotzeko eta batez ere Sastraka gaztetxearen alde ekiteko, apirilaren 1ean, epaiketa izango baitute hango lagunek. Adi deialdiei!
Bitartean… Bilboko Santutxu auzoan.. gure konpartsaren leizezuloan.. Karmelako asanbladak 2026ko egutegiari abordaia egin dio eta X. urteurrena ospatzeko hilabeteetako programazioa prestatu dute. Badabim! info + kartelean :)
Martxoaren 29an Korrikak Bilbon izango du amaiera, eta Bilboko Okupazio Mugimendua euskararen alde aterako da itzulipurdika izan behar bada ere, zatoz gurekin okupazioaren aldarri izatera!




