Kiñu gaztetxea | Irola irratia | Etxarri gaztetxea | arauhausteak |
Aaaai ama, lotsa pixkatekin idazten dugu post hau.
2024ko abuztuan idatzi genuen azkenengo mezua aldizkari honetan. Izan ere gertakari ugari izan ditugu inguruan orduz geroztik: Etxarri Gaztetxearen eta Txirbilenearen desalojoak, Durangaldeako okupazio bulegoaren desagerpena, Fabrikakako auzi bizarroa… eta bueno, galera gehiago, ziur aski.
Gure partetik, egunerokotasunean jarri ditugu indarrak, konpartsa sendotu nahian, etorkizuneko konpartsa autokonsziente eta eraginkorra bilakatze bidean. Horretarako zure laguntza ere behar dugu, okupi, gaztetxero autogestiozale agurgarria!
Baina aurretik, berri batzuk:
Igorreko Kiñu gaztetxearen aurkako epaiketa 2 hilabetez gelditu du epaileak, gaztetxeko asanbladaren eta Sab adell banketxearen arteko negoziaketak nora doazen ikusi arte. Epaiketaren egunean, jende mordoa elkartu zen Durangoko epaitegietan, hainbat ikastetxetan greba deitu zelarik. Han izan ziren Matrailu, Errota, Guardetxea eta Astikako kideak, babesa ematen eta euren arrisku egoerak azaltzen. Adi ibiliko gara!
Irola Irratiak bere 2026ko parrilla berritu eta argitaratu du, irratsaio propioen eskaintza zabalduz eta hainbat irrati libreen programeik eta podkastei lekua eginez. Oso ederra dago, eta hori gutxi balitz, web orrialdea azalberritu dute, eta online entzuteko aukera eguneratu dute ere. Gainera, entzuleekin harremantzeko aukera gehiago jarri dituzte, haien artean, telefono zenbakia, wasapa eta telegram kontuak ireki dituzte harremanak zuzenagoak egiteko eta inguruan gertatzen dena arinago zabaltzeko. Badakizue, irratsaio bat egin nahi baduzue, Zeurea Erabili!
Esan bezala, Etxarri gaztetxearen desalojoa izan genuen ihaz, eta espazioaren defentsaren ondorioz, errepresio polizial eta ekonomikoa jasaten ari dira Errekaldeko lagunek. Hauxe guztia salatu eta diru poltsa bat egiteko, elkartasun jaialdiak antolatzen ari dira Ibaizabaleko hainbat gaztetxetan, hurrengoa Otsailaren 7an izango delarik, Txarraska Gaztetxean. Guk Txirrisoinuak aterako ditugu Karranka Txirrisoinu Sistemarekin. Han ikusiko gara!
Otsailak 7-17 bitartean, Bilboko arauhausteak ospatuko ditugu Kranba!ko kideak, tramankulu ikusgarriak eraikitzen ari gara!
Gurekin jeitsi nahiez gero, Karmelan aurkituko gaituzue ostegun eta ostiraletan mozorro jantzia egiten, eta nola ez ba, instagramean eta emailean.
Laster kuxkuxeo gehiago! (Korrika, Sastrakako Okupazio Jardunaldiak, Otsoen gaua, Karmelako X. urteurrena…)
Gure hurrengo asanblada, otsailak 26, arratsaldeko 19:15ean, Karmelan :)





