Gune autokudeatuak kendu digutena berreskuratze bidean

Konfinamenduaren irudi berritua saltzen diguten bitartean, gune autokudeatuetatik autoritateek galarazi digutena berreskuratzen saiatzen gara. Kasu honetan, Txirbileneako kideek 8. “langile borroka gara” jardunaldiak antolatu dituzte. Bai, bereziak izango dira aurten, egoera salbuenezkoa baita, eta Internet bidezkoak izango direlako.