Okupak munduan – Itxialdia

autodefentsa ekimenak, okupazioak eta desalojoak munduan zehar

Azkenengo asteetan itxialdi-egoera ezarri dute munduko txoko gehienetan. Argi geratzen ari den bezala, krisialdi honek ez du berdin jotzen aberatsen, langileen edo etxegabeen bizitzetan. Horregatik herri askotan autodefentsa eta okupazio ekimen ezberdinak jarri dira martxan, squat.net atariak dioen bezala. Hona hemen aurkitutako berri eta ekimenen zerrenda xume bat:

-Estatu Batuetan, alokairu greba zabaltzen ari da, batez ere, LosAngeles, San Franzisko eta Seattlen.

-Berlinen 12 etxebizitza okupatu dituzte kalean bizi diren pertsonentzat. Eraikin huts, apartamentu eta AirBnB-ko pisuak dira. Elkartasunak irabaziko du! besetzen

-HegoAfrika. Poliziaren oldarraldiak, gomazko balekin eta dendetako erosleak jipoitu ditu itxialdia bete dezaten. Aldi berean, Ekuphumeleleni asentamentua desalojatu du. Gobernuak isolamendua bermatu behar dela dioen bitartean, udal gobernnu ‘gangsterra’k konfinamenduak apurtu eta jendea kalean uzten du.

-Londresen, Pie ‘n’ Mash Autonomous Cafe-a desalojatu zuten itxialdi egoera dekretatu zuten egun berean. Gunea, Londreseko lehenengo Elkarzaintza Gunea bilakatu behar zen, sortu berri ziren Elkartasun Talde autonomoak laguntzeko.

-Brighton-en, Poliziak eta Segurtasun pribatuko elementuek etxegabeentzat okupatutako ostatua desalojatu dute, Itxialdi egoera dekretatu eta egun bat geroago, han bizi ziren pertsonak, kalean utzita.

-Greziako Poliziak erasotu du Tesalonikako Vio.Me lantegi berreskuratua eta estatuko konpainia elektrikoaren langileen laguntzarekin, argi-indarra moztu diete.

info gehiago: planet squat