Maravillasekin Elkartasun ekimena- (data eta eduki eguneratuak)

Martxoarako antolaketa saretua aurrera doa, eta baditugu dagoeneko elkartasun ekimenaren data eta jarduera gehienak:

Urtarrilaren 16-17an, Komantxe Konpartsak 2 kafeta antolatuko ditu Karmelarekin batera okupazioa eta autogestioa izpide.

Martxoaren 6an, Ekaitza Asanbladako kideek ekimenaren aurkezpena egingo dute Errekaldeko Etxarri 2 gaztetxean. Ostean, Jam Session bat izango dugu.

Martxoaren 12tik 14ra Hego Uriben, Txarraskak, Arrigoko gaztetxeak eta Arrakundiagako gaztetxeak burutuko dute (dardo txapelketa, Hego Uribeko gaztetxeen mahaingurua, eta kontzertuak, Sutan, Eska…)

Deustuko gazte lokaletik, jaietako ostegunean, hilak 21, omenduko dute Maravillaseko borroka.

Martxoak 26-28ko asteburuan, Uribe Kosta: hitzaldia Itzubaltzetan(okupazioaren ondorio penalak), kontzertuak Sopeko Plaza Beltzan eta Danontzat gaztetxean (Joni Txintxes, Aiotz, Mugalari.)

Apirilaren 2-4an, amaitzeko, Bilbo aldean Saniko Errondokok, Komantxek, Astika Herria proiektuak eta Deustuko Erriberako Bizinahik, asteburua antolatuko dute: bazkari herrikoi, txotxongilo, Kabareta, kontzertu, Dj, ekitaldi eta abarrekin.

Apirilaren 18an, amaiera osteko jai bat antolatuko dute Txirbileneako kideek, hilean behineko Fundizio Gauarekin.

Oraindik dago zehazteke pare bat mahainguru non eta noiz izango diren: hedabide autogestionatuen inguruko mahainguru bat (Irola Irratia + Dortoka Inprimategia) eta Maravillaseko kideekin solasaldia.

Besteren artean, Txarraskako lagunek kamiseta ederrak egin dituzte, eta Arrigoko Gaztetxeko garagardogileekin Maravillasen omenezko garagardo bat dastatzeko aukera izango dugu.

Hastear dago! Saretu, eztabaidatu eta okupazioari ekin!