…Mundua Ulertzeko Modu Bat Baizik

Martxoaren 6an, hasiera emango diogu Maravillasekin Elkartasun Ekimen Saretuari. Plentzia eta Santurtzitik, Arrankudiagaraino. Ezkerraldea, Uribe Kosta, Bilboaldea eta Hego Uribeko gune autokudeatu askok, hamaika jarduera antolatu dituzte Iruñeako kideen zama errepresiboa arintzeko asmoz. Jakina denez, usurpazio delituagatik absolbituak izan ziren Maravillaseko kideak. Kalean erresistentzia antolatzeagatik aldiz, Mozal legeak 70.000 erotako isunak leporatzen die.

Horregatik, Euskal Herriko txoko askotan kontzertuak bezalako ekimenak antolatu dituzte azken urtean zehar, eta Konpartxe Komantsatik ere, gure gain hartu genuen konpromisoa. Orain dela 3 hilabetetik hona, Ibaizabal Itsadarreko gune autokudeatuekin ibili gara saretze lanetan 5 asteburuko egitarau bat osatzearren. Saretze horretan, gune autokudeatuak ez ezik, Taupaka sortzaileen elkartea, Irola Irrati Librea, Legar Garagardoa eta Intifada Marikako kideak izan ditugu.

Iruñeako kideekin elkartasun ekonomikoa adierazteaz gain, okupazioaren eta autogestioaren aldeko mugimenduak sustatzea dugu helburu, hala nola, tresna kolektiboen autogestioaz hausnartu, baldintza legalen inguruan ikasi, eta gure espazioen etorkizunaz solastu.

Ongietorriak zarete denak Martxoaren 6tik Apirilaren 18a arteko epean izango diren jardueretan parte hartzera.

OKUPAZIOA. AUTOGESTIOA. ERRESISTENTZIA.

Behar izanez gero, hemen baliabide batzuk: