Udaberriaren haize beroak Marijaia datorrela xuxurlatu digu.

Euria eskas dabil eta beroa denbora-espazioz kanpo. Zerbait gaizki dabilelaren seinale. Milaka argi urteetara dauden Zulo beltzei argazkiak ateratzeko gai den gizadia dugu, baina amalurran bizi direnei askatasuna ezeztatu egiten diena. Mundu zital honen Buruzagiek, Gure Aste Nagusia bitartean ezarriko dute euren gotorlekua Euskal Herriko ipar aldean. Urte osoan gure bizitzak izorratzeaz gain, ospakizunak ere izorratu nahi dizkigute. Marijaia umore txarrez datorrela entzun dugu. Guk ere gure umorea zorroztu eta Aste Nagusia antolatzen hasi gara.
Udako Bilkura Orokorra, Maiatzak 10 ostirala, 18.00etan Etxarri Gaztetxean eta larunbata 11, goizeko 10.30etatik Astikerrian izango da eta Txosnaren panelak ikuskatzeko aprobetxatuko dugu.
Behin behineko gaiordena:
- Bilboko Inorkeriak-Arauhausteei kritika
- Marijaia Badator! AN19
- Munipak non nahi
- Konpartsen Federazioa, hummmm…
- Panelak Jan!

