Azkenekoak 1

7Katuko Kraufundina amaitua | Auzogestioa | Galdakaoko gaztetxea desalojatua

Eskerrik asko!

Azken asteetan, 7 Katuk, kraufundin bat hasi zuen Itsulapiko plataforman, gaztetxeko zapaia konpontzeko obra finantzatzeko. Hauxe amaitutzat emanda, lanean jo ta su dabiltza asanbladako kideak. Hala ere, Kolektibo eto norbanakoren batek ekonomikoki lagundu nahiko balu oraindik, jarri dadila eurekin kontaktuan, pozaren pozez eskertuko baitute laguntza.

Auzogestioa, gune askeetatik auzoa eraikiz

Beste gauzen artean, Bilboko 1go Barrutiko gune autogestionatuek kanpainia bat hasi dute “Auzogestioa” lelopean, Udaletxeak auzoak hiltzeko estrategia salatzeko asmoarekin. Deustuko Gazte Lokalak, Saniko Errondoko Auzo Etxeak eta Deustuko Erriberako Bizinahik jai giroko manifestazio batera deitzen dute maiatzaren 24ean, 19.30ean Gazte Lokaletik hasita.

Azkenik, Galdakaoko gazte asanbladak eraikin huts bat okupatu zuen gaztetxe bihurtzeko pasa den asteburuan. Jabeak salaketa jarri ostean, eta gaztetxea martxan jarri arren, Bilboko 6. epaitegiak (Kukutza, Patakon eta beste batzuk desalojatu duenak) honen desalojoa agindu zion ertzaintzari pertsona ugari identifikatuak suertaturik. Nahiz eta ekainaren hasieran epaiketa izango duten, gazteak gogotsu daude gaztetxea izateko asmo irmoarekin. Animo gazteak!

Ongietorriak Lekitto, Zizurkil, Tolosa eta Hondarribiko gaztetxe berriak!!!

Autodefentsa eta autogestioa