Sorkuntza autogestionatua, zertarako?

Lubakiak eta zerumuga kolektiboak MTV-tik haratago

Mahainguruaren kartela

Jakina denez, Komantxe konpartsa orain dela 11 urte sortu genuen, gaztetxeen beharrei, eta hauen helburuei laguntzeko asmoarekin, batez ere, Bilboko Jai Esparru Herrikoietan, euren desiren, beharren eta erronken topagune izaten. Plazaratze horretan, sortzaile, borrokalari eta asanblada ugarirekin saretuz, autogestioaren aldeko mugimendua zabaldu izan dugu, arrakasta handiago edo txikiagoarekin.

Noiz eta azken hilabeteetan, EMA-MTV sarien harira, sortzaile zein antolakunde ezberdinok eztabaida kaotiko batean murgildu gara sare sozial eta tabernetan barrena, non esateak ez dakartzan inongo ardurarik, eta sakontasunak zein begiruneak lekurik ez duten. Nolanahi ere, honek guztiak denon ahoetan jarri du berriro azken 10 urteotan apalduta zegoen gai bat, hain zuzen, sortzaileok dugun ardura gerra-sozial / iraultza / herri-boterea izeneko buruhaustean. Eta honek, beste kezka batzuk ere ekarri dizkigu burura:

Asmo horiek betetze bidean, eta konpartsaren egunerokotasuna delako, kezka zein kontraesan ugari azaldu zaizkigu Jai Herrikoien ereduarekin eta honen inguruan ematen diren praktikekin, hots, kontsumismoa, ikuskizuna, sexismoa, ekologismoa, arrazakeria… Gure ardura da, beraz, gai hauen aurrean, beti kritikotasun maila handia izatea, eta kontraesanak gezi zorrotz bihurtzeko baliabideak sortzea.

Zein omen da sortzaileen eta herri antolakundeon arteko harremana? Nora begiratzen diote sortzaileek? Eta norentzat egiten dute? Zelan zaintzen ditugu antolakundeok sortzaileak? Zein da gure ardura gaur dugun sorkuntza-eskena herrikoian? Eta Autogestioa? Zer arraio da hori eta zertarako nahi ote dugu?

Gaur, mahai-inguru honen bidez, mundua konpondu ezean, ikuspuntu, gogo eta tresnak elkarbanatu nahi ditugu Sorkuntza-Boterea-Askapena hirukotea gaitzat hartuta, gure praktiketan zer aldatu, zer sustatu eta nola gauzatu behar dugun asmatzeko.

Ez da kontu makala gero! Baina kuraia ta maitasuna eskatzen dituzten erronkak ditugu maite, horiek baitira abenturarik epikoenak.

Hona hemen artikulu batzuk gaiaren inguruan:

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude