Historikoki, baserritarrek une hau aprobetxatu dute euren etxeen eta lurren jabeei urte osoko lanaren zati bat ordaintzeko. Abenduaren 21a, Neguburuaren eguna hain zuzen, Eguzkiaren indar gutxieneko momentua omentzen da eta negurako prestaketak ematen dira. Aldi berean, sinesmen zaharren kristauduntzea sinbolizatzen du Olentzarorekin batera.
Gaurdanik, neguko kanpaina kontsumistaren egunik potoloena Bizkaian. Bilboko areatzan, BBK-ren eta udaletxearen elkar-zuritzeari esker bertoko produktuen salmenta masiboa ematen da, Bizkaiko nekazal-azoka garrantzitsuenetakoa izanik. Taloak 6 eurotan, sagardo botilak non nahi, eta gabon aroko kutsu kapitalista bor-bor. Bizkaiko aberatsen eztia.
Bilboko Konpartsok, beste eragile batzuen antzera, ekimen horrek eskutik daraman jendetza aprobetxatzen dugu gure aldarrikapen eta proiektuak kalera ateratzeko: presoen kaleratzea, jabego pribatuaren salhaketa, Jai Herrikoien defentsa, eraso sexisten kontrako autodefentsa, eta abar.
Jendetza, sagardoa, eta txerriki usaina medio, hausnartzeke dago jai honen gaurko herrikoitasuna, batez ere, Bilboko areatza turistaz eta hotelez betetzen ari den momentu honetan.

