Konpartsakide eguna 🦝

326 egun pasa dira Marijaiak su hartu eta errekan desagertu zenetik. 30 egun falta dira bere berpizterako. Bilboko areatzan, Konpartsetan parte hartzen duten kideak batzen dira eta jai giroko (nola ez) jardunaldi baten murgiltzen dira, Marijaiari dei eginez. Bazkari herrikoiak, musika han eta hemen, Konpartsen arteko elkartasuna adierazi eta Aste nagusirako azken lasterketari hasiera ematen zaio. Tradizionalki, Orkresta elektrotxaranga arduratzen da egunari amaiera emateaz.

Guretzat, konpartsakide berriekin topatzeko unea da, Txosnaren diseinuaren inguruko azken borrokak eta txandak lotzeko egun aproposa da ere.

Ez dadila inor etxean geratu!