



















Ekhi, Amalurra eta Ilargia. Bueltaka ezerezean.
Besteren artean, une batez, eta tarte baterako,
Gu
Eta gurekin, ikusezinezko beste batzuk. Ugari. Anitz.
Izana nabaritu, eta izena eman genien.
Gureak izan ziren, baziren.
Gaur denak bat. Izate bakarra dira.
Paper, metal eta plastikoan gorpuztua.
Auto eta porlanarentzat pizti eta basoei lekua ostu diena.
Gure harremanak alienatu dituena.
Boterearen ilusioa oparitu diguna.
Bizitza hartzen, hondamena ematen.
Ta guk jadanik Amalurrari zer eskatzekorik ez.
Dena ikuskizun bihurtu duen mundu honetan:
Harreman zaharrek baliorik ote?
Antzinako ohiturek zentzurik bai?
Gureak diren askatasun bideak topatzeko
Sinesmen zaharrei
Agerikoa kendu eta esanahia irakurri.
Harremana zaindu eta azalberritu.
Munduratu eta izan.
Ez gara hiritar. Ez gara hirikoi. Ez gara ikuskizun.
Inauterietan. Mozorro izan.
Dena deseraiki. Munduaz erditzeko.
