Azkenekoak 23

Arrakala | Okupazio Bulegoaren aurkezpena | Eguzkilore Arriskuan

Gaurkoan labur:
-Aste honetan Etxebarrieta plazan Arrakala okupatzeagatik epaiketa hasiko da. Astelehenean deklarazioak izango dira Bilboko epaitegian (11:00) eta prentsaurrekoa (9:30) burutuko dute AZET etxebizitza sindikatuko lagunek. Ostiralean gainera manifestazioa deitu dute arrastiko 18:30ean guzti hau salatzeko.
info+: https://twitter.com/AzTaldea/status/1443898918782242816?s=09

-Urriaren 15ean Saninazioko Errondoko auzo Etxean, Bilboko Okupazio Bulegoko kideek azken urteetako ibilbidea aztertuko dute, gaurko egoeraz eta testuinguruaz hausnarketak partekatuko dituzte eta hemendik aurrera Okupazioaren aldeko mugimenduak indartu eta egonkortzeko aukeretaz solastuko dira. Ostiralean izango denez, egun horretako aholkularitza ez dute egingo, baina okupatzen ari den edo nahi duen orori luzatzen zaio gonbidapena.

-Azkenik, Santurtziko Eguzkilore Etxe Okupatua desalojo mehatxupean dagoela gogorarazi nahi dizuegu, eta kaleratze data finkorik ez dagoen arren, etxe okupatuak defendatzera deia zabaldu nahi dute hango biztanleek. Adi egon mobilizazioei!