ErrotxapeaGTX | Okupazio Bulegoa | Kopetaraino
Udaren azken hilabetean sartuta, eta lagun askok lanean bueltan hasi direla, langileriaren gehiengoa lanean egon da uda osoa, are baldintza prekarioagoetan. Depresioak depresio, egoera iraultzeko modu bakarra dugu gure buruak antolatzea eta borrokatzea.
“Antolatzerik ez Espaziorik gabe” lelopean abiatuko da manifestazioa Errotxapean larunbata honetan, pasa den astean izandako desalojoari erantzuna emateko. Herri ta auzo ezberdinetatik deia egin dute bertaratzeko eta elkartasuna adierazteko. Aukerarik baduzue ez birritan pentsa, lotu kideekin eta antolatu.
Bilbotik manifestaziora joateko deia luzatzen dugun arren, uda osoa antolatzen daramagun ekimena izango dugu larunbatean, KOPETARAINO. Bilbo inguruko autogestioaren eta autodefentsaren aldeko kolektiboek antolatuta, egun osoko egitaraua prestatu da, eta Iruñeara joan ezin dutenek, Errotxapeako kideekin elkartasuna adierazteko Kalejira antolatuko da ekimenari amaiera emateko.


Azkenik, Bilboko Okupazio Bulegoa berriro martxan jarri dela jakinarazi nahi dugu, betiko moduan ostiralero 18:00etatik aurrera eta azkenengo urtean bezala Zirika! Herri Gunean.
