Kaleratzeak | ERTZNTZ❤DESOKP | Indautxu eguna | Asanbladagintza
Gaurkoan, zuzen eta gordin goaz:
Aste honetarako (maiatzak 3-9) programatuta zeuden 3 kaleratzeak bertan behera geratu dira asteburu honetan Saniko maniaren ostean jakinarazi denez. #EnekurikoLagunak Fatima auzoan jarraituko dute momentuz, haien zaurgarritasun egoera ebaluatu arte. Bigarrenik, Saniko Errondoko Auzoetxeak ere negoziaketa prozesu bat abiatzea lortu dute Eroski S Coop-rekin (MondraCorp), eta beraz, kaleratzea ere bertan behera geratu da momentuz. Azkenik, #HichamTaFamilia auzoan geratuko direla ere jakinarazi du AZETek, etxebizitza sindikatuak jabegoarekin hitzarmen bat lortu delako. Dena den, azken honen egoera ez da behin betikoa, eta baliteke momenturen batean aldrebestea.
Hortaz, berri onak autodefentsa praktikatzen dugunontzat, batez ere, azken hilabeteotan jasan diren eraso eta atxiloketak kontutan hartuta. Hala ere, igandeko ekitaldian esan zuten modura, garrantzitsuak diren arren, bataila txikiak irabazi baino ez dira, eta borroka aurrera doa.
Maiatzaren 13 eta 14, beste bi kaleratze agindu daude:
-Basarraten (Santutxu) #LeonorSeQueda
-Cortes kalean (SanFran) Bilboko udal etxebizitzekin gatazkan.
Orain dela aste batzuetako Abadiñoko kaleratze ilegalak datu gehiago dakartza. Eusko Jaurlaritzatik dinote ertzaintzak eta Nazi-faxisten kaleratze enpresak ez zutela inolako elkarlanik sustatu kaleratzen horretan. Bueno, ba hona sareetan zabaldutako bideoa deklarazio horiek ezeztatzen.
Botere burgesen elkarlana agerikoa izan da beti eta gezurtatzen saiatzen diren arren, argi dago interesen berdinen alde egiten dutela. Okupazio Mugimenduak autodefentsarako tresnak antolatzen eta garatzen jarraituko du.
Gaiaz bortizki aldatu eta jaietaz arituko gara. Indautxuko Jai Batzordeak, Indautxu eguna antolatu baitu auzoan, Deustuko Jai batzordearen ereduarekin jarraituz, auzoko bizitza piztu, eta kaleak elkartasunez betetzeko. Ona!!!
Eta bukatzeko autobombo pixkat. Urte oso bat daramagu barne prozesu ta formakuntzak aurrera eramaten (arrazakeriak, mendebaldeko iruditegiari kritika, jai eredu herrikoia…) eta udan sartu baino lehen azkenengo formakuntzari ekingo diogu: asanbladagintza tailerra.
Animo jendemodu, uda honetarako sorpresak izango ditugu eta!

