Errondoko | Enekuriko Lagunak | AZET | Korapiloa Askatu | Bolintxu Bizirik | Komantxe
Bi hilabete daramatzagu gure bloga eguneratu gabe, behintzat okupazio ta autogestio mugimenduari buruzko berriei dagokienez. Ekimen ezberdinak burutu dira hilabeteotan: okupazioaren kriminalizazioari buruzko mahainguru asko eta anitzak, babes sareak sortzeko topaketak, kaleratzeen aurkako manifestaldiak… baita errepresio gertaerak bizi ere.
Saniko Errondoko Auzo Etxea aspalditik epaiketa-prozesuan zebilela bagenekien danok, azaroan adierazi zuten moduan, baina bere 4. urteurrena ospatzera zihoazen aste berean jakin zuten epaileak data jarri diola kaleratzeari. Adi beraz, gaztetxearen defentsan emango diren pausuei.
—– MAIATZAREN 5ean ERRONDOKO AUZO ETXEA DESALOJATZEKO agindua eman dute —–
Baina Saniko Auzo Etxea ez da arrisku larrian dagoen espazio bakarra. Azaroan Enekuriko Lagunek okupatutako Montenegro jatetxearen bulegoak okupatu zituzten gazteak ere desalojo arrisku larrian daude hilabeteotan:
Egoera orokorra zein den kontutan hartuta, eta langile klasekook bizi dugun zaurgarritasuna dela ta, Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak, espekulazioaren aurkako eta etxebizitaren aldeko manifestazioa deitu du apirilaren 17 honetan:
Langile klasearekiko jazarpenekin jarraiki, sindikalismoa egiteagatik deklaratuko dute Bilboko Langile Autodefentsa Sareko kideak, ostegun honetan ere, Bilboko epaitegietan -elkarretaratzea goizeko 12:00etan- . Elkartasuna adierazteko kanpaina bat abiarazi dute, “Korapiloa Askatu” deritzona, eta atxikimenduak helarazteko webgunea sortu dute korapiloaskatu.com, sinatu eta lotu borrakara!
Eta konpartsaren azken berriekin joan baino lehen, dei berezia egin nahi genuke apirilaren 24an burutuko den Bolintxu Bizirik manifestaldira joateko. Supersurra, Bilbo Metropolitanoko beste azpiegitura zoro eta txikitzaile askok bezala, lurraldea baliabide ustiagarritzat ulertzen duen ekimena da, eta Euskal Aberatsen poltsikoak aberastera bideratuak daude. Gure konpartsatik, ez dugu amalurra gizadiaren etxea bezala soilik ulertzen, alderantziz, gure burua ekosistema zabal, anitz eta aldakor horren beste parte bat bezala ulertzen dugu, beste espezie askorekin batera. Klase bereko kideak gara, amalurra ta gu, sistema kapitalistak zapalduak.
Horregatik, apirilaren 24an:
Amaitzeko, soilik geratzen zaigu esatea udara begirako plangintzan sartuak gaudela. Aste Nagusia betetzen zuen jai-esparru herrikoi hori beste zerbaitekin betetzeko gogoarekin, autogestio eta okupazio mugimendua modu irudimentsuan azaleratzeko bideak uztartzeko prest. Gure barne hausnarketen eta prozesuen ondorioak zuekin guztiokin partekatzeko asmoa daukagu, eta nola ez, konpartsaren izen-irudi zahar-berritua lau haizetara zabaltzeko prestatzen ari gara.
