Azkenekoak 17

Udondo gaztetxea | Langile Autodefentsa Sarea | Bilbo Hegoaldeko Gazte Asanblada

PABLO HASEL ASKATU OXTIA!

Ez gara asko luzatuko 17. Azkenekoak honetan, inguruan gertatzen ari denarekin, nahikoa lata badaukagulako.
Soilik abisatzea, larunbata honetan, Udondoko gaztetxeko kideek asanblada berezi baterako deialdia zabaldu dutela, gaztetxea bizitzaz betetzeko. Esan beharra dago, azken asteotan arazotxo batzuk izan dituztela, eta bereziki “jabegoa” bezala identifikatutako pertsonai batzuk gerturatu direla gaztetxera. Beraz, inguruan bizi eta militatzen baduzu eta kañarako gogoak badituzue, otsailak 20, goizeko 11:30ean asanblada!

Bukatzeko, deialdi bat eta berri bat:

-Otsailaren 20ean, larunbata, MANIFESTAZIOA deitu dute LAS-ekoek, arratsaldeko 18:00etan Uribarriko eskolen kanpatik hasita. Xedea? Limpiezas Aranak erasotutako langilea babestu eta esplotatzaileak salatu.

-Bilbo Hegoaldeko (San Arian, Miribilla, Irala ta Errekalde) Gazte Asanblada berriaren aurkezpena egingodute bihar, hilak 19, Etxarri gaztetxean.

Gure partetik, Bilboko beste Konpartsa guztiak bezala, federakundearen hausnarketa prozesuan murgilduta gaude, eta arauhausteak faltan bota izan ditugu. Baina ez larritu, laster, berri gehiago.
Bitartean, egurre!