Manifestazio irudimentsu, zorrotz eta jendetsua burutu zuten
16 urteren ostean, Astika Herriko biztanleek erroldatzea lortu dute, behingoz, udaletxeko artxiboetan, Astikan jendea bizi dela frogatuta ageriz. Honen ondorio legalak zeintzuk diren oraindik argi ez dauden arren, Astikatarrek babes sarea eta autodefentsarako tresnak antolatzen jarraituko dute, aski ongi ezagutzen dutelako €AJ-ren estiloa.
Bestetik, eta autogestio/okupazio maniekin jarraiki, bihar hilak 30, arratsaldeko 20:30ean Zazpi Katu gaztetxeak kalejira antolatu du 7 kaleetatik autogestioa aldarrikatzeko. Han izango gara!
