Azkenekoak 16

#GuEreAstikanBiziGara! | Laudioko gaztetxea desalojatua | Okupazio Bulegoa | Bortizkeria Poliziala | Langile Autodefentsa Sarea | Jai zera!

Urtea bukatu bezain larri hasi dugu 2021a:

#Herrisistentzia lelopean abiatu dute Astika herriko lagunek baserrien desalojo eta eraispenaren aurkako kanpaina. 17 urtez okupatuta eta bizirik egon den espazio mitikoa desalojo arrisku larrian dago ez udaletxeak ez epaitegiak ez dutelako onartzen han jendea bizi denik, ziurtagiriak eta jakinarazpenak hara bidali arren. Astika oso bizirik dagoela publikoki erakusteko eta bide batez elkartasuna adierazteko kanpaina abiarazi dute Klotildek eta Astikatarrek. Imajinatu daitezkeen tresna guztiekin defendatuko dute baserri, ortu, zuhaitz eta etxola bakoitza. Suaren inguruan dantzatzen duen herria ez da hilko.
Atera argazki edo bideo bat, kartel honekin eta bidali 644659816 telefonora edo igo sare sozialetara #NiEreAstikanBiziNaiz traolarekin.

Gorde hurrengo data:
Urtarrilak 11, 19:30ean Erandioko Udaletxearen aurrean. #GuEreAstikanBiziGara!
Adi egon hurrengo mobilizazioei.

@LaudioGaztetxea desalojatu dute udaltzainek gaur goizean, aldundiak egin nahi dituen obren 2. fasea hasteko aitzakiarekin. Argindarra moztu zieten pasa den astean, baina gaztetxeko asanblada proiektuaren defentsan berretsi da.
info+ aiaraldea.eus eta gaztetxearen twitterrean.

Modu berean, Udondoko gaztetxeko kideek laguntza eskaera zabaldu dute sare sozialen bitartez oraindik azaldu ez duten arrazoiengatik.

Okupazio Bulegoak berriro irekiko ditu gaur bere ateak Zirika! Herri Gunean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Topera dabiltza azkenaldian, beraz, izan atseginak eta ekin autogestioari!

Poliziak Sanfran eta Bilbiko bizilagunak jazartzen dituela ez berria inorentzat, hala ere, Pandemia garaiaren aitzakipean, bortizkeria intentsoagoa eta jazanezinagoa bilakatzen ari da. Poliziak jazartutako lagunek elkarretaratzea deitu dute astelehen honetan, hilak 11, epaitegian emango diren deklarazioak direla eta.

Hilak 11an ere, baina arratsaldeko 18:00etan, Langile Autodefentsa Sareak elkarretaratzea deitu du Uribarriko Limpiezas Arana Fdz Aguilar enpresaren aurrean bere langileak esplotatzeagatik.

Bukatzeko gaurkoz, baina berri ugari zorroan geratzen zaizkigula jakinik (7katu gaztetxearen urteurrena, Donostian emango den Okupazioaren aldeko mania etab.) Mekaueneko eta Komantxeko kide batzuk sortu duten “Jai zera!” txortxortegia aurkeztu nahi genizuen: Jai herrikoien inguruko eztabaida ildo anitz irekitzeko 3 ataleko irratsaioa. Bertan, 30 norbanako inguru parte hartzen ari dira, elkarrizketa eta solasaldiak irratirako grabatzen.
Txortxortegiaren nondik norakoak ezagutu nahi badituzu batu irratsaioaren kanalera! https://t.me/txortxortegia