Astika Herria Defendatzeko Deia

Urtarrilaren 23rako manifesatzioa deitu dute Erandion bizimodu proiektu autogestionatuaren defentsan
Irudia
Ehunka lagun batu ziren udaletxearen aurrean. Argazkia: Ecuador Etxea

Egingo den manifestazioaren asmoa, Astikako biztanleekin elkartasuna adierazteaz haratago, gune autokudeatu eta okupatuen defentsan antolatzera deia da. Horregatik, Ibaizabaleko eskualdeetako Okupazioan eta Autogestioan diharduten kolektibo, sare eta proiektuak gonbidatzen dituzte, azaroaren 28ko mobilizazioekin jarraituz, Okupazioa sortu, babestu eta defendatzeko.

Hementxe birproduzitzen dugu Astikatarren agiria:

ASTIKA HERRIA ARRISKUAN

Eraiste arrisku egoera larrian dago berriro ere Astika Herria. Erandioko Jeltzaleen Udalak Labartain S.L. enpresari eraiste lanekin hasteko baimena eman dio, auzo hontan ematen den bizi eta erresistentzia proiektua bertan behera uzteko, hain zuzen ere.

Erandioko Udalak, zein Bilboko Epaitegiak bere hortan jarraitzen dute, Astika Herrian inor bizi ez dela esanez. Beste behin ere, Bilboko epaitegiak, Iogika guztien aurka ebatzi zuen, eraikin bat eraisteak ez duela etxebizitzaren bortxaezintasuna urratzen, nahiz eta bizilagunak etxe barruan egon.

Nahiz eta gure etxeetan, jendea bizi denaren beharrezko dokumentu guztiak aurkeztu ditugun, bertan bizi garela ukatzen jarraitzen dute. Hala ere, Erandioko Udalak, gutun ziurtatu baten bitartez, jakinarazi zigun eraiste baimena onartuta zegoela.

Labartain S.L.-ek Astika Herria eraitsi nahi du, €AJ-ren baldintza gabeko onespen eta laguntzarekin. Bizitzaren aurrean, porlana eta diru gosea lehenesten jarraitzen dute, zerbitzu sistema eta kontsumo suntsikor bat ezarriz. Geroz eta biolentoagoa den eta prekarietatera arrastaka garamatzan sistema sortuz. Nahiz eta, mehatxu hau estatu polizialean murgilduta harrapatzen gaituen, non konfinamenduak, murrizketak eta etxeratze-agianduek, egunero jipotzen gaituzten, azken 17 urteotan aurre egin diegun bezala, erantzungo dugu: herrisistitzen eta borrokan tinko.

IRUDIKA DAITEKEEN EDOZEIN MODUAN, DEFENDATUKO DUGU ASTIKA HERRIA

Astika proiektua, denon ardura da, guztion erantzunkizuna, non autogestioa eta elkartasuna, defendatzen dugun beste mundu horren oinarriaren gisakoa den. Astika bada gure bihotzetan daramagun, mundu berri horren zatitxo bat. Denok bizi dugu astika, eta denok babesten dugu.

Komantxe Konpartsako kideak han izango gara, #OkupazioaTaAutogestioa aldarrikatzen eta babesten.
Eta zuek?

Batu, Okupatu, Autokudeatu!