Azkenekoak 15

NEGUBURUKO AZOKAK | KMTX 🖤 IROLA | INORKERIAK21 | OKUPAZIO BULEGOA | ASTIKA HERRIA

Hotza da nagusi Bilboko kale ilunenetan. “Negua heltzear dago”, dino Gaztetxearen erresistentzian dabilen gaueko zaindariak. Urrunetik ikusten dira maiz zipaio eta munipen kotxe txuri-urdinak, baina ez dira ondoko kaleraino iristen. Auzoko Sua piztuta dago teilatuan eta abesti zein erresistentzia istorio zaharrak kontatzen dituzte arima berotzeko. Dena prest dago une txarrenetarako, gazteak izan arren, bizitza osoa baitaramate autoantolakuntzan: lgun eta kideen jarrera patriarkalak deseraikitzen; ondoko bizilagunaren etxebizitzaren defentsan; auzoko lantegiko langileen grebetan; poliziaren jazarpena arrazisten aurka. Pasibotasuna ez da aukera bat eta argi utziko diete desalojatzera datozenean. Atzoko eta biharko gaztetxeengatik.
Goizargia ikusten da eta hotz gehiago egiten du. “Eskerrak neguburua dela iada”, dino beste batek zerbait esateagatik. Amatatzear dagoen suaren inguruan berotzen dituzte gogoak. Egunak luzeagoak izaten hasiko dira baina gazteek ez dute kristoren jaiotza ospatuko, ezta Olentzaroren kapital-kristauduntzea ere. Eguzkiaren boterea ospatzen dute. Suaren eraldatzeko indarra. Bizitzarekiko elkartasuna. Askatasunaren bidea. “Nahiz ta lehertu esku artean...”

//Neguburuko azoka antolatu dute @7katuGaztetxea eta @DeustuGaztetxea|n gazte sortzaileen ekoizpenek kalea ikus dezaten, pandemiaroak, online harremanak hobesten baititu. @ZirikaBilbon|n ere neguko herri azoka mitikoa antolatu dute, hamarnaka kolektibok parte hartzen dutelarik. Egin zure ekarpenak herri mugimenduari!

//Irola irratiak bere ate ireki jardunaldiekin jarraitzen du. Handik pasa nahiez gero aurtengo parrilla nola dabilen jakiteko, irratisaio bat egiteko asmoarekin edo kuxkuxeatxo besterik, bidali mezu bat:
944 21 70 60 / 688 84 14 92
irolairratia@riseup.net
irolairratia.org
@irolairratia Telegram
Konpartsako Ane ere irratian egon zen, ta hona hemen egin ziguten elkarrizketa. Sekretu guztiak kontatu zituen! Gora Irola Irratia! Erabili zeurea!

//Inorkeriak. Azkenengo urteotan, Konpartsatik Bilboko ihauteri klasikoei buelta pare baten saiatu gara. Euskal Inauteri Punk Antidesarrollista moduko zerbait. Ikuskizunkeria, kontsumismoa, garapenkeria, berekoikeria kritikatu nahian, irudimenez beteriko mozorro bilakatu gara azkenaldietan. Kontua da, aurten, pandemiak sortu, baina instituzioek sakondu duten zaurgarritasun egoeragatik, BILBOKO KONPARTSOK EZ DITUGULA BILBOKO ARATUSTEAK OSPATUKO. Dena den, guk badugu itxaropen bat: Ihauterien ispiritua modu anarkiko eta espontaneoan zabalduko dela Gaur Egungo Ezarritako Ordena irauliz. Amets polita behintzat.

//Okupazio Bulegoak bere atea fisikoak itxiko ditu urtarrilaren 8a arte, Zirika! Herri Gunean, azkenaldian bezala. Badakizue, behar izanez gero, okupaziobulegoa@gmail.com helbidean izango direla. Eutsi lagunok!

//ASTIKA HERRIKO lagunek euren egoera larriaren inguruko berriak jaso dituzte. Egon adi info berriei!

Eta badakizue, bakarrik ahal duzu, baina lagunekin menderapena akatu dezakegu. elkar-babesa eta autoantolakuntza!
Batu, Okupatu, Autokudeatu!