Azkenekoak 14

#OkupazioaBabestu | Errondoko | EtxeBIZITZEN defentsan | LubakiAgenda | KMTX 20-21

Bada aste bete Ibaizabal itsasadarrean zehar, Okupazioaren Aldeko mugimenduek Santurtziko lagunekin elkartasunean, mobilizazioak burutu zituztela. Hasiera batean Santurtziko kaleetan eman behar zen erakustaldia, mugikortasunari mugak jartzearen ondorioz deialdi deszentralizatu eta lokalagoetan bihurtu zen. Santurtziko Okupazio Mugimenduarekin ez ezik, beste herri eta eskualdeetan arriskuan dauden guneekiko elkartasuna adierazteko balio zuen ere. Mamarigan, Getxon, Bilbon, Basaurin, Laudion eta Durangon jende andana batu zen gune autokudeatuak, etxe okupatuak eta gaztetxeak sortu, babestu eta defendatzeko aldarriarekin. Bidea jarraituko dugu, kide berriak egiten, Jabego Pribatuari aurre egiten eta elkartasuna armarri bezala eramaten. hemen, egun horretako argazki batzuk (eskerrak @EcuadorEtxea, @97irratia, @pititakoinfo, @aiaraldea eta @Txeng-i koberturagatik! ):

Bilboko manifestazioan, bilbainada batzuk abesteaz aparte, Errondokoko kideek Saniko auzoetxeako egoerari buruz hitz egin ziguten, ta hemen agiria:

Autodefentsarekin jarraituz, baina kasu honetan etxebizitzaren defentsarekin, Ibaizabaleko hainbat etxebizitza sindikatuk Telegram kanal bateratua sortu dute, haien deialdien berri modu bateratuan izateko: EtxeBIZITZENdefentsan.

Berri gehiagorik gabe (momentuz), eta kaleetan ikusiko garelakoan, soilik bi gogoraztapen:

1_ ez ahaztu zuen ekitaldiak, lubakiagenda.net-en argitaratzeaz (orain audio formatuan ere zabalduko dituzte nabarmengarrienak )

2_ Datorren abenduaren 8an, 2020ko azken Asanblada Orokorra burutuko du gure Konpartsak, 20-21 JaiUrteko lehena ere dena. Laster gure berri gehiago.