Azkenekoak 13

Santurtzi | Karmela | Txorimalo | #OkupazioaBabestu

Azken asteetan abisatu bezala, Santurtzin okupazioaren aldeko manifestazioa deitu dute azaroaren 28rako goizeko 12:30ean. Bizi dugun garaietan aldiz, ezengortasuna eta kontrol soziala inoiz baino gehiago nagusitu denez, kolokan ikusi dugu gure manifestazio eskubidea eta santurtziko mania mantenduko den arren, Bilbon ‘B’ plana izango dugu egun hori indartzeko eta ahalik eta jende gehien mobilizatzeko.

Hitzordua: 12:30ean, Plaza Eliptikoan.
EKARRI ZUEN PANKARTAK ETA UMORE ONA!

‘B’ plan horretan, komunikabideen papera salatuko dugu okupazioaren kriminalizazioan eta Jabego Pribatuaren interesetan. Dena den, mugikortasuna berriro bermatuko balitz, Santurtziko manifestaziora joatea lehenetsiko genuke.

Ekintza egun horretara dei egiteko, eta okupazioaren aurkako oldarraldia aztertzeko, mahainguru bat antolatu dugu Karmelako kideekin bere urteurrenaren egitarauaren baitan. Santurtziko eta Okupazio Bulegoko lagunek okupazioaren gaurkotasunaz eta kaleetan antolatzen ari diren ekimenetaz hitz egingo digute. Gainera, saioa zuzenean emitituko da Irola Irratitik, 107.5fm edo streampunk jarioan.

Bestalde, Txorimalo gaztetxeko kideek desalojoaren mamuaren bisita jaso dute. Ertzaintza gerturatu zitzaien pasa den astean eta han zeudenak identifikatu zituzten. antza, Jabeak eraikina eta lurrak berreskuratu nahi omen ditu, ziur aski, espekulatzeko. 14 urtez okupatuak dauden etxea eta lurrak, belaunaldi ezberdinen desirak eta proiektu politiko askatzaileak autokudeatzeko gaztetxea izan dira. Adi mobilizazioei! Eutsi lagunak!

Txorimaloko artxiboko argazkia #okupazioaBabestu

Honegatik guztiagatik, sare eta kaleetan kanpaina bat zabaldu dugu #OkupazioaBabestu lelopean, okupazioaren aldeko eta lobi espekulatzaileen salaketan Irudimenak askatzeko asmoarekin. Egin eta partekatuzuen meme, gif, kartel, komiki, bideo eta argazkiak okupazioaren defentsan.

BATU, OKUPATU, AUTOKUDEATU!