Infernu | Santurtzi | Karmela | SukarHoria |
Lehenik eta behin, gure elkartasunik beroena Donostialdeko “Infernu”ko biztanle guztiei, gaur goizean zipaioek kale gorrian utzi dituztelako, aurretik legezko epaiketa/prozedurarik gabe. Osasun egoera larria bizi dugun garaian guztiz onartezina da instituzioek horrelako ekintza polizialak baimentzea. Sentzu berean doa gaur goizeko Santurtziko kaleratzea. Okupazioak defendatu beharra dauzkagu, Jabetza Pribatuaren makineria osoa, lanean ari da eta ez da gelditzen 👇🏾


Bestalde, Karmelak 5 urte egingo ditu auzoak berreskuratu zuenetik. Hurrengo aste eta hilabeteetan, ekintza xume baina goxoak antolatuko dituzte.
Bukatzeko, Sukar Horiak Larrialdi Klimatikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Bilbon. Ez galdu!
Hemen info+
