Okupazioa Sortu, Babestu eta Defendatu!

Santurtziko Okupazio Mugimenduak, manifestazioa deitu du azaroaren 28rako

Okupazioaren kriminalizaio kanpaina mediatikoa, azken urteetako legeen moldaketak, auzokide erreakzionarioen jarrera oldarkorra… hauek eta gehiago dira Klase Burgesak azkenaldian sustatu dituen tresnak okupazioari legitimazioa kentzeko.

Horregatik eta okupazioak defendatu behar direla adierazteko, manifestazioa deitu dute Santurtziko Okupazio Mugimenduko kideek azaroaren 28rako.

Komantxe Konpartsako kideok bat egingo dugu Santurtziko deialdiarekin, eta hura zabaltze eta indartze lanetan ibiliko gara ere guretik.

Diskurtso klasista eta arrazisten aurka Batu, Borrokatu eta Autokudeatu!