Azkenekoak 11

Etxarri gaztetxea | Kiñu gaztetxea | Txorimalo Birsortu | Lubaki Agenda |

Gaztetxeen ezegonkortasuna aski ezaguna den kontua da, gatazka politikorako tresna izatearen ondorio. Oraingoan, Errekaldeko Etxarri gaztetxea berriro dago jo-puntuan, epaileak desalojo agindua eman duelarik. Adi egon beraz, datozen mobilizazioetara!

    etxarri 2 desalojo arriskuan
    irakurketa

    Hala ere, ez da Errekaldeko gaztetxea desalojo arriskuan dagoen bakarra, Igorreko Kiñu ere, egoera zaurgarrian dago. Uztailean aurkeztu behar izan zuten epaitegian, Banco Sabadellek jarritako salaketaren harira. Udan prozesua gelditu, baina orain udazkenean berrabiarazi da. Eutsi kiñulariak!

    Algortako Txorimalon aldiz, urte andana daramatzate jo ta ke, eta oraingoan, proiektua gogoz hauspotu nahi dute. Horretarako auzolan ederra deitu dute, urriaren 11n.

    Eta bai, LUBAKI AGENDA bueltan da! Ikusiko zenuten egutegi herrikoiaren telegram kanalean, edo eskuorriak kalean. Ba bai, laster izango duzue proiektu honen itzuleraren berri gehiago eta funtzionamenduaren nondik norakoak. Bi gauza bakarrik esatea: ZukZeukEgin, eta ederra!