Azkenekoak 10

Errondoko ta Deustuko |Okupazio Bulegoa | Portuko Merkatua

Berri onak! Gaztetxeetako ateak irekiz doaz kurtso berriarekin bat. Errondoko Auzo etxeko eta Deustuko Gazte lokaleko jarduerak martxan jartzear daude. Irailaren 20an 17:00etan asanblada egingo dute Deustun, eta Sanin laster zabalduko dute haien egitaraua.
—-
Gaur, hilak 17 arratsaldeko 21:00etan Radio Euskadiko “Ganbara” programan izango da Okupazio Bulegoko kide bat, okupazioaren aurkako kanpaina mediatikoa salatzeko. Bestalde, Okupazio Bulegoak lekuz aldatuko ditu bere aholkularitza saioak espazio arrazoiengatik, orain arte eta hamar urtez Ekoetxean izan diren hitzorduak Zirika! Herri Gunean burutuko dira aldaketak egon ezean, betiko ordutegian.
—-
Datorren asteko asteburuan, irailak 25-27 Liburu, Fanzine eta material politikoaren 2. azoka izango da Portuko Merkatuan. Osasun neurri zorrotzengatik, 6 hilabete daramatzagu trukaketa politikorako topagunerik gabe. Ez jai Herrikoi, ez gaztetxe, ez azoka autokudeaturik. Aukera paregabea honakoa, kolektiboak laguntzeko haien finantziazioan, edo giro ez-kontsumistaz gozatzeko soilik. info +: sare antifaxista