Azkenekoak 9

Okupazio Bulegoa | Sastraka Gaztetxea

Ostirala honetan hasiko da berriro aholkularitza espazioa Okupazio Bulegoaren eskutik. Momentuz eta aldaketarik egon artean, Zirika! Herri Gunean izango dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte. Beti bezala, komenigarria da email bat bidaltzea etorriko zaretela esanez okupaziobulegoa@gmail.com helbidera.

Bestalde, faxistek (ez dute beste kategoriarik merezi) eragindako sutearen ondorioak garbitzeko lan eguna deitu dute Sastraka gaztetxeko lagunek, larunbatean goizeko 10:00etan hasita. Materialik baduzue eskuragarri, jarri haiekin kontaktuan.

Gure partetik, konpartsaren partetik, jai kurtso berriari ekingo diogu betiko gogoekin, nahiz eta Marijaiak eman ohi digun indar berrien falta sumatuko dugun. Laster berri gehiago.