Kike Mur ESO-aren otsailaren 5eko komunikatua.

Agurrak “Kike Mur ESO ”rekin identifikatzen den pertsona orori, eta bide batez askatasuna, autogestioa, eta antifaxismoarekin. Lehenik eta behin, eskertu nahi ditugu kolektiboek eta norbanakoek helarazten ari dizkiguten komentario, komunikazio eta babes-adierazpen guztiak, indar handia transmititu eta gure erresistentzia berresten dutelako, jendea baita espazioari benetan zentzua eta bizitza ematen diona, amets hori errealitate bihurtzea lortu duena. Horregatik guztiagatik sentitzen gara indartsu, badakigulako hiri honetako eta beste leku batzuetako jenderik onenen babesa eta elkartasuna dugula, eta horixe dela izan dezakegun armarik onena.
Kike Mur Elkargune Sozial Okupatua da. Elkargune Soziala, 9 urte baino gehiagoz eta utzarazte bat jasanda, bizia eman diogulako milaka antifaxista hil ziren kartzela zaharra bezalako espazio goibelari. Hamaika jarduera kultural, sozial eta politiko egin dira bertan, Torrero auzoari eta Zaragozari irekiak denak. Zaragozako eta munduko txoko askotako kolektibo ugarik ere parte hartu dute espazioaren jardueretan eta denon artean eraiki dugu. Horma horien artean talde eta proiektu ugarik elkar-bizi dira, hala nola, nekazaritza ekologikoko eta kontsumo kooperatibak, langileen batzarrak, merkatu soziala eta truke-azoka txikiak, jostailuen trukea, etxebizitzarako aholkularitza, edo errefuxiatuentzako arropa-bilketa, batzuk esatearren. Interes ekonomikorik gabeko kurtsoak eman dira ere, kitarra, ingelesa, joskintza eta gazteentzako eskola-errepasoak haien artean. 500 kontzertu baino gehiago, 200 hitzaldi, eta ehunka tailer. Espazioaren helburua auzoa eta hiriarekiko jendarte-ehuna sortzea da, elkartasunean eta elkar-babesean oinarritua. Horretarako hainbat gune ditu, hala nola, doako denda, edonork behar duena hartu edota jada erabiltzen ez duena uzteko, auzo-baratza, liburutegi anarkista, rokodromoa, gimnasioa, artistentzako erakusketa-aretoa, erabilera anitzeko aretoa eta kafetegia.
Okupatua da, uste dugulako okupazioa dela daukagun tresnarik onenetakoa kapitalismoaren oinarrizko zutabeei aurre egiteko. Garapen indibiduala zein kolektiboa ahalbidetuko duten beste antolaketa-moduak sustatzeaz gain, espekulazioari eta jabetza pribatuari aurre egiten diogu horrela. Jabetza erasotzen dugu, estatuaren dominazioaren eta desberdintasun sozialaren ikur argia delako. Espazio hori erabiltzearen aukera egin genuen, elkartasunerako eta ehun-soziala sortzeko hartu izan ez bagenu, espekulazioren, etekin ekonomikoren edo abandonatzearen eskuetan geratuko litzatekeelako.
Udalak, Jorge Azcon buru duela, paparra atera du Vox-en aurrean eta ahalik eta lasterren Kike Muretik at nahi gaituela adierazi du, ez legezkotasun kontu bategatik, ez, baizik eta gure izate hutsak agerian uzten duelako, sistema kapitalistaren dinamiketatik urrun, badaudela pentsatzeko, bizitzeko eta erlazionatzeko bestelako moduak.
Beldurrik ez dugula adierazi nahi dugu ordea, ESOak gatazkan eta erresistentzian bizi diren espazioak direla, atzo, gaur eta bihar, boterearen errepresioaren mehatxupean. Badakigu, halaber, sistema hori indarkeria fisikoa eta psikologikoaz bakarrik mantentzen dela, eta jakin badakigu kasu honetan ez dela desberdina izango. Horregatik, Kike Mur ukitzen badute, harresien burrunba entzungo dute. Kike Mur ukitzen baduzue inoiz baino sendoago eta seguru aurkituko gaituzue kaleetan. Hau ez da eraikinari edo kolektibo bakarrari egindako erasoa, baizik eta bere ateetatik sartu diren Zaragozako pertsona eta kolektibo guztiei erasoa, jardunaldiak, tailerrak, hitzaldiak, batzarrak, kontzertuak edo erakusketak antolatzeari erasoa, goibelaldi ilunari argia jarri dion mundu guztiari erasoa.
Gure ustez, oso garrantzitsua da adieraztea gure espazioa ez dela arriskuan dagoen bakarra; izan ere, Zaragozan dugun udal tamalgarriak hiriko gizarte eta elkarte egitura suntsitzen tematuta dagoela dirudi. Kutsu autogestionatuak edo herrikoiak dituen jarduera oro jazarpenaren eta errepresioaren jomuga dela dirudi, baina horixe da hain zuzen ere indartsuago egiten gaituena.
Hiria hil nahi badute, gure auzoak eta espazioak bizitzaz beteko ditugu; kaleak grisez tindatu nahi badituzte, guk argiztatuko ditugu. Argi gera dadila ez diegula zentimetro bakar bat ere emango, hortzez eta aginez borrokatuko dugula geurea eta denona den horren alde.
Elkartasunerako deia egiten diegu Kike Mur-en harresien artean emandako borrokekin bat egiten duten norbanako eta kolektiboei. Horregatik, elkartasun-adierazpen gisa edozein ekintza egitera animatzen dugu, baita sortzen diren deialdiei adi egotera ere.
ESO bat kentzen badigute mila gehiago irekiko ditugu, ate guztien giltzak ditugulako. Ez dute inoiz ez lasai lorik egingo.
Elkarrekin jarraituko dugu.
Kike Mur eroriz gero, Zaragoza altxatuko da!
