Datorren neguburuan, hilak 21, konpartsakideok Bilboko alde zaharreko kaleetan ibiliko gara kontu askotan: Bilboko konpartsetako ekimenen antolaketan, 7Katuko barrako txandetan, eta goizean zehar, Maravillas gaztetxearen aldeko txalaparta-jotze ibiltariarekin.

Goizeko 11etatik izango gara txalaparta jotzen eta Maravillaseko kideekin elkartasunean dirua biltzen. Jakingo duzuenez, 70.000€ko isunak dauzkate Mozal Legeagatik, eta horretarako Euskal Herriko gune autokudeatu asko euren babesa adierazten ari dira.
Gainera, gure lagun min batek txapa ederrak egin dizkigu bide horretan laguntzeko. Txapa horiek, alde zaharreko taberna ezberdinetan izango dituzue, oraindik zehazteke daudenak, haien artean, Ormaetxe tabernan.


