Txalapartak iragarri du Maravillasekiko elkartasuna

Martxoan burutuko den ekimen saretuaren harira, gune ezberdinak hasi dira isunak ordaintzeko materialak eta jarduerak antolatzen. Adibidez, Zirikako herri dendan eskuragarri daude Txirbileneak eta Intifada Marikako lagunek egindako poltso eta txapak.

Bestalde, Urtarrilerako prestatzen ari garena iragarri nahi genuke:

Karmelan ostegun-ostiraletan burutzen diren kafetegirako, 2 ekimen berezi antolatu ditugu, okupazioaren eta autogestioan ingurukoak biak.

Urtarrilaren 16an, Etxebizitzaren autodefentsarako mahaingurua izango dugu, non Portugaleteko Eskubide Sozialen Bulegoa, Poblesec-eko Auzo Sindikatua eta El Raval-eko Etxebizitza Sindikatuko lagunak gonbidatu ditugun.

Ostiralean aldiz, Zinema Autokudeatua izango dugu eztabaidagai. Janaritik ateratako mozkin guztiak, Maravillas-eko kideek ordaindu behar dituzten isunentzat izango dira.