Azkenekoak 2

Uda heltzear dagoela, Bilboko gune askatuek borborka dabiltza ekimen eta aktibitatez. Euritik babestuak dauden espazioetan ematen diren formakuntza, tailer eta hitzaldien garaia udaburuaren bueltan amaitu ohi da, auzo eta herrietako jai herrikoiei ateak irekiz. Kurtsoko azkenengo hausnarketak ere burutzen dituzte hainbat proiektuetan.

“kondonfestak?”

7 Katu gaztetxeko kideak, kraufundina bitartean jo ta su ibili dira sapaiaren obrak bukatu nahian. Azkenengo sosak lortzeko asmoarekin Konponfestak antolatu dituzte, antzerki, bertso saio, eta kontzertuak antolaturik. Saio bakoitza 3 eurotan baino ez! Gu jadanik “Biba Voi” antzezlanean egon ginen. Itzela Mikel eta Iratiren lana!

Gogoratu, materiala ere salgai dutela.

Bestalde, asteburu honetan ere, (ekainak 8) Bilboko “DDT Banaketak” bere 30. urteurrena ospatzen du. Bai horixe, Bilboko gaztetxearen garaietan sortua eta Bromuro-Industria Kulturalaren kontra lan eginez ekoizpen alternatiboak eta autoargitaratuak zabalduz gure Bilbo kutsatu honetan.

Bilbiko plazan ospatuko dute festa, eta hitzaldiz, distriz eta kontzertuetaz hornituriko eguna antolatu dute.

zuk zeuk egin!

Gure partetik, eta jakingo duzuen bezala, Konpartsa barne diagnostiko baten sartua dago, proiektuaren asmoak, motibazioak, mugimenduarekiko harremanak eta etorkizunerako estrategiak hausnartzen (erradiografia). Aldi berean, Aste nagusirako lanetan sartuta gaude bete-betean, beraz, lagundu nahi baduzu, hurrengo egunetan argitaratuko ditugu auzolanen hitzorduak, ez izan lotsarik!

Bilboko Konpartsok ere hausnarketa baten sartuak gara buru belarri. Gure federakundearen nondik norakoak, Bilbo hiriaren hurrengo urteetako testuingurua, jai herrikoiak eta abarrak ditugula aztergai. Bilboko Jai Esparru Herrikoien alde!!!

Bukatzeko, Orbeko etxeak eta Laudioko gaztetxeak, elkarrekin ospatuko dute euren 18. urteurrena ekainaren 15tik 30era. Zorionak!

Hego Uribeko martxa!

Besterik gabe, hurrengo “Azkenekoak” arte!