Apirilaren 5ean Etxarri Gaztetxean burutu genuen mahainguruaren audio gordina editatu eta ordu terdiko saioa sortu dute.
“Pasa den Apirilaren 5ean Sorkuntza Autogestionatua: Zertarako? izeneko mahingurua izan genuen, Komantxe Konpartsak antolaturik, Errekalde auzoko Etxarri 2 Gaztetxean.
Pantx Records kolektiboa, AfterPost egitasmoa eta Taupaka Sortzaileen Elkartea gonbidatuta zeuden bertara, sorkuntza artistiko edo kulturaren inguruan hausnarketak elkarbanatu eta elkarrizketa mamitsu eta emankor batetan. Bertara entzule gisa hurbildutako jendeak, bestalde, ekarpen ugari egin zituzten, iritzi eta esperientzien aniztasuna jasoz.
Irola Irratia bertan egon ginen, han jazotakoa grabatzeko. 2 ordu eta 45 minutuz aritu ginen berbaz atsegin handiz. Honakoa, egun horretan esandakoen laburpen-kronika bat da.”
Hona hemen entzungarri saioa:
Eskerrik asko Irola Irratiko lagunei!
Zure borroka, zure irratia!
