Azkenekoak 26

okupazio bulegoa | okupen partzuergoa | Astenagusia24

Udaburua igarotzen ari gara, eta udaren ongietorriarekin (lotsatia den arren) hainbat ekimenei itxiera eman diogu. Pasa den ostiralean izan zen Okupazio Bulegoaren aurrez aurreko azken saioa, eta beraz, irailerarte itxaron beharko duzue bulegoko lagunei bisita egiteko. Hala ere, beti bezala, okupaziobulegoa@gmail.com helbidean izango dituzue larrialdizko kontsultak egiteko. Okupatzen ez zaudetenok, zaindu zuen auzoetako okupak!

Neguarekin bat hasitako okupazioaren aldeko ekimenari ere amaiera eman genion orain dela aste batzuk, Txirbileneatik Sastrakarako kalejira baten. AZET, Okupazio Bulegoa eta Kranba!k osatutako Okupen Partzuego hau oso produktiboa suertatu zaigu: Okupazioaren aurkako mugimenduei buruzko solasaldia, argindar, iturgintza eta zerrailagintza tailerrak, argumentarioaren eguneraketa (laster eskuragarri) eta TxirriSoinu-sistema. Azkenengo hau, soinu sistema ibiltaria, ekimenaren amaierarako ez ezik, inguruko gaztetxeentzat sortu nahi dugun baliabidea da, izan ere. Bizikletan edo ibiltzen soinu sistema-kalejirak antolatzeko asmakizuna.

Azkenik, eta bi hilabete baino ez geratzen direla, Aste Nagusia prestatzen gaude burubelarri. Egitarau jatorra osatzen ari gara, beti bezala, kultur adierazpen autokudeatuei bide eman nahian, gertukoak eta anitzak. Uztaila osoa emango dugu panelak margozten, beste konpartsa batzuekin batera, Santutxuko Karmelan eta ongietorriak izango zarete gurekin pintzelak partekatzera, eta uztailaren 20an konpartsakide eguna ospatzera. (DJ Reimy dator Marabiyak Sound sistemarekin!!!)

Abuztuaren 10ean gauetik aurrera aldiz, muntaiarekin hasiko gara, eta hor bai beharko ditugula zuen esku eta buruak! Esan gabe doa, txoznan txandarik egin nahi izanez gero, lotzeko aukera baduzuela, bakarka edo lagunekin, telegrameko kontaktu honen bidez: @kranbakonpartsa.

Kalean ikusiko dugu!