Okupak babesteko ekimena, Bilbon

Hobe auzokide okupa, polizia baino!

AZET-k, Okupazio Bulegoak eta Kranba! konpartsak, okupazioa eta okupak babesteko ekimena antolatu dugu otsaila eta maiatza artean. Kontrainformazioa, tailerrak eta elkarguneak programatu ditugu okupatzen gaudenon gaitasunak, sareak eta babesak sendotzeko asmoz.

Lehena, “Okupazioaren Aurkako Mugimenduen” (sasi-legalak eta instituzionalak batez ere) inguruko solasaldia Arrakala IIn izango da, otsailaren lehenean, arratsaldeko 19:00etan.

Datozen hilabeteetan ere, aipatutako tailer ezberdinak, orain hamarkada egindako argumentarioaren eguneraketa, eta sopresatxoren bat.

Adi gure sare ezberdinetara eta babestu zure auzoko okupak!