“Klase borroka hedatu, gaztetxeak defendatu” lelopean antolatu dituzte kontzertuak martxoaren 6rako.
Ostiral honetan emango zaio hasiera Maraavillasekin Elkartasun Ekimen Saretuari Ibaizabal Itsadarra osoan zehar. Bilbin jarduten duen Ekaitza Asanbladak antolatzen du kontzertu arratsalde hau Errekaldeko Etxarri 2 gaztetxean.
20:30ean hasita, hiru musika talderekin gozatzeko aukera izango dugu eta pintxoak egongo dira garagardoari ohea egiteko. Horretaz gain, zozketa bat jarri dute martxan eta egunean bertan zenbaki sarituak iragarriko dituzte.
Hurrengo asteetarako egitarau oparoa dago prestatuta, martxoaren 12a izanik hurrengo hitzordua, Karmelan, eta Maravillasekiko kideekin solasteko aukera izango dugu arratsaldeko 19.00etan.
info +: https://kranba.wordpress.com/portfolio/maravillas/



